lunes, 12 de diciembre de 2011

GELA ETA IKTak (ANALIZATU ATALA)

PRESTAKUNTZA BEHARREN ZERRENDA- ANALIZATU ATALA:
• ZER DA BERRIKUNTZA, GELAN?
• NOLA PLANIFIKATZEN DA IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUA IKTekin?

IKTekin planifikatuko dugun irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ohiko euskarriak erabili beharrean plataforma digitalak erabiliko ditugu baina ez da baliabideen ordezkapen hutsa izan behar. Berritzailea ez da IKTa sartze hutsa, baizik eta sortuko dugun objektuak berak izan behar du berritzailea, ikasleen parte hartzea eta euren arteko elkarlana bultzatuko duen objektu interaktiboa izan beharko baitu. Euskarri teknologikoak erakargarriagoa egingo du, baina pedagogia, diziplina eta teknologia batzeak egingo du euskarria berritzaile. Irakaskuntza jarrai bat egitea izango da lan ildoetako bat, gelan soilik egindako ariketez gain, objektu didaktiko eta pedagogikoen bidez etxetik ere lan egiteko aukera emanaz. Etxerako lanak ikaslearentzat erakargarri egiteko aukera ere eman dezakete IKTek.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzailean laguntzeko hezitzailea izango den objektuak irudia, ariketa multzoak eta unitate didaktikoa izan behar ditu.