miércoles, 14 de diciembre de 2011

SAKONDU: BALIABIDE MOTAK.

Eskaintzen zaiguna da objektu digital hezigarri mota bakoitza deskribatzeko balioen zerrenda bat. Zerrenda hau osatzen duten balioak sailkatutak daude eta sailkapen hau egiteko 2 irizpide batera erabili dira:
.Agregazio maila: Agregazio modularraren mailaren araberako 2 talde egin dira; maila 1 daukaten objektuen tipología guztiak bateratzen duen bat eta beste bat maila 2 daukatenenak.
.Egituraren eta funtzionamenduaren konplexutasuna: Hemen 5 talde dauzkagu, talde hauek egituraren konplexutasunaren arabera eta funtzionalitate didaktiko esplizituaren agerpenaren arabera zehazten dira. 5 talde hauetatik 4 agregazio maila 1 daukatenen artean aurkitzen dira.
Media:Argazkigintza, ilustrazioa, bideoa, animazioa, musika, soinudun efektua, lokuzioa, elkartutako audioa, testu narratiboa, hipertestu, grafismoa eta integratutako media.
Informazioaren edota ezagutzaren irudikapen sistema, talde honek aurrekoak baina egituraren eta funtzionaltasunaren konplexutasun haundiago bat dauka baina, halere, ez dauka funtzionalitate didaktiko esplizitu bat. Talde honetan daude: datuen oinarri, taula, grafikoa, kontzeptuen mapa, nabegazio mapa, multimedia aurkezpena, tutoriala, hiztegi digitala, entziklopedia digitala, aldizkako argitalpen digitala, web/atari tematiko edo korporatiboa, wikia eta weblog.
Aplikazio informatikoa: Sorkuntza eta ekoizpen tresna, sorkuntza eta ekoizpen web tresna, ofimatikarako tresna, programazio tresna, analisi/informazioaren antolakuntza/ezagutzaren tresna, prozesu/prozedura laguntzarako tresna eta norberaren/taldearen/kolaboratzaile ikaskuntza/lana gestio tresna.
Zerbitzua: multimedia sorkuntza/ekoizpenaren zerbitzua, web sorkuntza/ekoizpenaren zerbitzua, ofimatika zerbitzua, programazio zerbitzua, analisi/informazioaren antolakuntza/ezagutzaren zerbitzua, prozesu/prozedura laguntzarako zerbitzua eta norberaren/taldearen/kolaboratzaile ikaskuntza/lana gestio zerbitzua.
Kontuan hartu behar dugu, gaur egun, tresna eta zerbitzu ugari ez datorrela bat lexikoaren balio bakar batekin baizik eta balio bat baino gehiago hartzen dutela barnean.
Microsoft Office World:hau izango litzateke multimedia sorkuntza/ekoizpenaren, web sorkuntza/ekoizpenaren, ofimatika, programazio eta prozesu/prozedura laguntzarako tresna bat.
ATENEX zerbitzua: multimedia sorkuntza/ekoizpenaren, web sorkuntza/ekoizpenaren, informazio/ezagutzaren analisi/antolakuntza, prozesu/prozedura laguntzarako eta norberaren/taldearen/kolaboratzaile ikaskuntza/lana gestio zerbitzua izango litzateke.
5garren taldea 2 agregazio maila daukatenen artean dago. Talde honetan aurkitzen ditugun objejktuek bai daukatela beraien barnean ikaskuntza metodo bat edo gehiago dauzkan diseinu instrukzional bat.
2 maila edo altuago daukaten objektuen tipología: gidatutako irakurketak, irakaspen magistrala, testu-irudia iruzkina, eztabaida jarduera, ariketa itxita, kontestualizatutako kasua, arazo irekita, ikaskuntza eszenatokia erreala edo birtuala, joku didaktikoa, webquest, esperimentua, simulazioa eta benetazko egitasmoa.
LOM jatorrizko hiztegian zeuden 3 balio ez daude hiztegi berri honetan bildutak eta, beraz, erantsi egin behar dira. Hauek galdeketa, azterketa eta ebaluaketa izanik.
Bukatzeko balio bakoitzaren definizio bat ematen zaigu.