lunes, 2 de enero de 2012

SAKONDU: Zer dira IKTak

Gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoko eskoletan Informazio eta Komunikazio Teknologiek duten eragina aztertzeko, lehenik Europa mailan emandako gomendioak aztertu ditugu, gero Estatuak emandako agindu eta laguntzak eta azkenik Eusko Jaurlaritzaren bide estrategikoan zentratu gara. Ondoren, Europak emandako ildoen babesean, gure eskoletan IKTak martxan jartzeko jorratu diren ekimenak azalduko ditugu, Ikastetxeen Heldutasun Ereduak eta Eskola 2.0n zentratuz. Azkenik, Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzarako Txanela Proiektuarekin batera sortu duen Ikasys Proiektuan zentratuko gara.
Azkeneko hamarkadan aurrera eraman diren urratsak oso garrantzitsuak izan dira, eta IKTen erabilpena Derrigorrezko Hezkuntzako oinarrizko gaitasun bihurtzeak, ikasgeletan izan behar duen presentziaz ohartarazten digu. Argi dago egunetik egunera IKTak gure bizitzan, gizartean sartuagoak ditugula eta gure ikasleak, natibo digitalak izango direnez, irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren oinarrizko zati bat izatera pasako direla. Beraz, irakasleok ere prozesu hau aurrera eramateko gai izan behar dugu, erabilpenean trebatuz, eta edukiak sortu eta bilatzeko bideak ezagutuz. Honetarako irakasleon prestakuntza ezinbestekoa da.
Europako lurralde guztiak baditugu komunak diren behar eta nahi batzuk eta hauek bete eta lortzeko batuko gara. Europa Batasunak egin nahi dituen aldaketak enpresa munduan ibiltzen dira nagusiki. Informazioaren gizartea Europan sartzeko telekomunikazioak liberatu ziren, hau da edozein hiritarrak beste estatu batean sartu daiteke bere konexioarekin.
Denbora aurrera joanez eEurope sortu zen. IKTak garrantzia zuten Europa bat sortu zen. Estatu Batuak eta Japonia oso potenteak dira informazioa oso ondo manegatzen dutelako. Gure gizartea nahiko atzeratuta dago elementu hauetan, horregatik gizartea eta makroekonomia lotu behar dugu informazioa ondo manegatzera heltzeko.
Langileak langileak izan baino lehen ikasleak izan ziren. Aurreko iniziatibak zentzua dauka ikasleak eskoletan hezten direlako, hiritarra esaten dugunean ikaslea esaten dugulako. Eskoletan garai digitala sartu behar da, komunikazioa denen esku egon behar du. Ondorioz, ikastetxe guztietan teknologiak sartu behar dira.
Aurrean aipatutako guztia lortzera heltzeko hauek dira aurrera eman diren pausoak:
- Ikaskuntzaren kalitatea hobetu behar da.
- Gaur egungo gizarteak orain ikasitakoa hamar urte barru ez du balioko, berritu egin behar da gure jakintza.
- Gizarte bakoitzak gaitasun ezberdinak behar ditu, segun ze gizarte den gaitasun desberdinak ditu, aro modernokoa eta gaur egungo adibidez.
- Gaur egun normalago ikusten da komunikazioa nola ematen den, komunikazioak asko erraztu du komunikazio gizartea. Erraztasun handiak ematen dira.
Aipatutako aurre-pausoaz gain honakoak ere bete behar ziren:
- Azpiegitura gehiago jarri behar ziren lehiakorrak izan nahi zuten, ordenagailua, kanoiak, arbel digitala…
- Ezagutza maila ere handitu behar da.
- Hezkuntza sistema ere moldatu behar da.

Espainia
Teknologia berrien inguruko lehenengo ekimena Gasteizen egin zen 2001ean. Aznarrek, garaiko gobernuko presidenteak honakoa proposatu zuen: INFO XXI. Teknologia berriak sustatu behar ziren, denak formatuak egoteko. Baina ez zuen proiektua aurrera ateratzeko dirurik eman.. Ideia ondo zegoenez KOMISION SOTO sortu zen, enpresa munduko jendeak osaturik.
Komisio Sotoei aditu batzuek ondorengoa esan zieten:
- Plan errealista (diruaren arabera) eta koordinatu (Europa, Espainia, Probintzia, herria, udaletxea) bat egin behar duzue.
- Hezkuntza munduan, “Guk zer nahi dugu?” galderari erantzun behar diogu, informatika gela egon ordez, guk gelan egiten ari garenari teknologia berriek laguntzea nahi dugu.

Proiektu berri honetan, Internet eskolan sartzea zen ekimenetako bat. Horretarako Abanza programa sortu zen 2005ean, Internet eskoletan sartzeko aukera zegoen ordenagailu bat erostekotan deskontu bat egiten zutelako.
Euskadi
IKT-EN PREMIA PLANAK (2001) bi fase dauzka:
1 fasea:
Ø  ikastetxe guztiak ezaugarri batzuk eduki behar dituzte. Eskola guztiek sare lokal bat izan behar dute.
Ø  Informatika ekipamendu egokia, ordenagailu kopuru minimoa (12).
Ø  “Banda ancha”, 2 megako konexioa. Sare guztiak elkarrekin daude, eskola guztiek komunitate bat osatzen dute eta denak tutu beretik sartu eta ateratzen dira.
Ø  Zaharrak dauden ordenagailuak berritu.

2 fasea:
ü  Ikastetxe guztietako gela arrunt bakoitzeko internet konexio bat.
ü  Ekipamendu informatiko gehiago: inprimagailuak, kanoia, arbel digitala…

EUSKADI EN LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN (PESI): administrazioak ulertu behar du dirua gastatu behar duela baina gero hobekuntzak egongo direla. PESI-ri esker oso garrantzitsuak diren bi figura sortu dira eskoletan:
v  Mantenu teknikoa egiten duen pertsona, gauzak konpontzeko.
v  IKT dinamizatzailea, jendea zirikatzen du teknologia berriak erabiltzeko.


Heldutasun eredua
Aurreko atalean aipatu dugun bezala, Europako i2010 eta Estatuko Avanz@2 Planak oinarri bezala izanik, “Euskadi Informazioaren Gizartean 2010; Agenda Digitalak” ekimena sustatzen da eta honen babesean Ikastetxeen Heldutasun Ereduak izeneko programa garatzen da 2008an. Honek erabateko aldaketa eskatuko du, irakaskuntzarako baliabide teknologikoez aparte, administrazio eta kudeaketa lanak ere hartuko dira kontuan eta baita ikastetxeetako eguneroko bizitzan parte hartzen duten agente desberdinen arteko erlazioa eta lankidetza. Gainera honekin batera, erreferentzia marko bat onartzen da, ikastetxeak beraien artean konparatu ahal izateko eta prozesu pedagogiko eta administratiboen digitalizazioa aurrera eramateko.
Heldutasun Ereduak ikastetxeetako teknologiaren ezarpenaren ikuspuntu holistiko bat suposatzen du. Bertan interesen arabera mugituko dira agente desberdinak Dinamizatzaileak garatutako Plan baten inguruan. Plan honek ikastetxearen hobekuntzarako eta ebaluaziorako gaiak jorratu behar ditu. Honen arabera ikastetxea
araudiak ezarritako bost mailetako batean kokatuko da. Hala ere, momentuz geldirik dagoen eredua dela esan behar dugu, 2009an indarrean jarri bazen ere, ordutik ez da aurrera pausorik eman.