PENTSAMENDURAKO ESKOLAK
Teknologia eta irakaskuntza Pentsamendurako Eskoletako geletan
Pentsamendurako Eskolak hiru programa bitartez sortu ziren. Unibertsitate ikertzaile eta irakasleekin batera.
•Lankidetza ikaskuntzaren sustapena (Brown eta Campione,1996)
•Apropos asmatutako ikasketa egoerak; ordenagailua erabiliz (Scardamalia, Bereiter ea Lamon 1994).•“Enseñanza Anclada” (Kognizio eta Vanderbilt Teknologia 1990, Martxoa 1993, 1994, 1997)
Eskola hauetan irakasle eta ikasleek teknologia modernoak eta tradizionalak erabili ditzakete ikasketen lagungarri bezala. Pentsamendurako Eskolen Proiektua (Proyecto de las Escueles para el Pensamiento) deritzona Estatu Batuetako hainbat tokietan lantzen ari dira (Lamon, Secules, Petrosino, Hackett, Bransford, Goldman,1996; Secules, Cottom, Bray, Miller eta beste hainbat 1997an). Proiektu honen helburua curriculuma berregituratu, irakaskuntza, ebaluazioa, garapen profesionala eta komunitatearen parte hartzeaz gain ikasleei XXI. mendean aurrera ateratzeko beharrezkoak diren gaitasun eta konfiantza eskuratzeko asmoarekin.
ordenagailuek ikasleen ikaskuntza prozesuan laguntzen dute.
Bideoa, ordenagailua eta internetek arazo konplexuei buruzko informazioa eskaintzen dute. Teknologiaren bitartez, egoera konplexuak aurkeztuz, ikaslearen ulermenean laguntzeko eta mundu errealeko irtenbideak aurkitzeko baliagarriak dira. Ikasleak honelako arazoei irtenbidea bilatzen saiatzen dira. Esate baterako: “Zauriturik dagoen arrano hau nola salbatu dezakegu? Edo, “nola jakin dezakegu ibai hau kutsaturik dagoen?”
Testu batean azaltzen diren egoera ugari konplexuegiak izaten dira ikasleek ulertu dezaten; baina bideoen bidez, aurkezpen bisual eta espaziala eskaintzen zaie eta eredu mental zehatzagoak eraikitzen dituzte. Honela ikasleen ulermenean laguntzen dutelarik.
Egoera konplexuak argitzean, ikasleek lankidetza baloratuko dute, ia ezinezkoa baita egoera hauek bakarka argitzea.
“Las aventuras de Jasper”: 12 bideo interaktiboen bitartez egoera konplexu ezberdinak aurkezten dira ikasleek arazo matematikoen bidez argitu ditzaten.
Internet erabiliaz ere honelako orrialdeak topa ditzakegu:
World Wide Web,(http://www.asd.com); ikasleek konponbidea aurkitzeko arazo konplexuak aurkezten dira.
Aipagarria da, ordenagailuaren bitartez, ikasleek beraien lanak partekatu ditzaketela beste ikasle, irakasle eta gelakideak ez diren beste edonorekin. Irakasleak ere norberaren ikasketan sakondu dezake teknologiaren bidez: beste kideekin eztabaidetan parte hartuz eta lankidetza sustatuz.