sábado, 5 de noviembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZA: SAKONDU ATALA

LANKIDETZA IKASKUNTZA ETA IKTAK
Baliabideen aurrean hartzen dugun jarrera hezitzaileak ikasgelan garatuko dugun eredu pedagogikoa  baldintzatuko du. Honen inguruan hiru ikuspegi ezberdin nagusitzen dira:
  •  Computer Aided Instruction (CAI)
Ikuspegi honek, baliabideen erabilera konduktista eginaz,  ikaskuntza prozesuaren ikuspegi mekanikoa eta edukiak eskuratzeko entrenamenduan du oinarria. Ariketa eta galdera-erantzun saioak darabiltzate gai bat aurkeztu eta bere ulermena ziurtatzeko.  
  • Computer- Supported Cooperative Work (CSCW)
Ordenagailuetan oinarritzen den eta ikuspegi kooperatiboa duen ikaskuntza dugu honakoa. Lan banaketa eta talde bakoitzeko kideen arteko koordinazioa dira bere ezaugarri nagusiak eta ekintza hezitzailearen antolakuntzari ematen dio garrantzia. Ikaskuntza taldean ematen da eta taldeko kide guztien beharra du hala izan dadin. Beraz, talde lanaren bidez lortzen dira emaitzak eta talde txikien barneko interakzioan du oinarria. Irakaslearen kontrola handia da eredu honetan.
  •  Computer Support for Collavorative Learning (CSCL)
Ikasleen arteko eztabaida, hausnarketa  eta kontzeptu berriak arakatzearen bidez gaitasun indibidualak eta taldekoak garatzea du helburu. Ikasle bakoitza bere ikaskuntzaren arduraduna den arren, ikaskuntza prozesu sozial bezala ulertzen da eta interakzioan du oinarria. Beraz, korronte sozio-Konstruktibistaren baitan kokatzen da ikuspegi hau. Hezkuntza, ekintza praktikoak osatzen duen prozesu bezala ulertzen da eta taldeek autonomia handiagoa  izaten dute. Irakaslearen funtzio nagusia ikasleei autonomia hori lortzeko laguntzean datza.
Kolaborazio teknikei dagokienez, ikasleek gauzatutako  kontzeptu eraikuntzan oinarritutako ikaskuntza proposatzen dute. Hiru mota bereiz ditzakegu teknika hauen artean:
o   Jigsaw: taldeko kideen artean arazoa banatu eta  bakoitzak  dagokion zatiaz arduratu beharko du,  talde osoaren artean arazoa analizatu eta irtenbidea emateko.
o   Mahai borobila. Brainstorming: hausnarketarako tresna da eta ideia zaparradan oinarritzen da.
o   Piramidea: Taldekideek elkarren beharra dute helburuak lortzeko. Bakoitzak bere irtenbidea proposatzen du eta hurrenez urren binaka, talde txikian, talde handian adostasun batetara heltzeko eztabaidatzen da.

Ikaskuntza prozesu hezitzaile baten barnean ematen da, non arazo nagusia sortzen den baliabide teknologikoak ekintza pedagogikoen beharrei erantzuteko  planifikatu nahi ditugunean. Horrexegatik, CSCL espazio batean erabiltzeko IKTek ondorengo baldintza eta ezaugarriak bete behar dituzte:
    •   Teknologiak  ikasleen prozesu mental eta sozialak erraztu behar ditu hezkuntzan.
    • Ariketak ezin dira itxiak izan, ikasleen testuingurutik  gertukoak izan daitezen.
    • Edukiek ere ezin dute itxiak izan, eta beraz, teknologiak irakasleak errekurtso hauek konfiguratu ahal izateko  aukera eman behar du.
    • Baliabideek ezin dute ekintza eta prozesu  hezitzailea mugatu.
    • Erabilera errazekoa izan behar du.
    • Material, estruktura eta edukien berrerabilpena ahalbidetu behar du.
    • Pertsonen antolaketa erraza ahalbidetu behar du, talde eta rolen araberakoa
    • Material eta informazioa antolatzen lagundu behar du.
    • Ikasleriaren ebaluazioa erraztu behar du.
    • Produktu zehatzak  lankidetzan sortzea ahalbidetu behar du.
    • Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du
    • Tutoretza prozesuak eta besteekiko komunikazioa erraztu behar ditu
    • Erabakiak hartzea sustatu  behar du.
    • Egonkorra izan behar du
    • “Open source” izatea gomendatzen da.
    • Fase eta ariketen sekuentzia erakutsi behar du

Aipatu beharra dago Wiki teknologia dela ezaugarri hauetara gehien hurbiltzen dena.
Bestalde, CSCLan oinarritutako praktika aurrera eramateko ezinbestekoa da erabaki batzuk hartzea: praktika hezitzailerako zein testuinguru dugun aztertzea, interakzio teknologikoa nola antolatu nahi dugun erabakitzea eta ikasleen ikuspuntua kontuan hartzea.
Prozesu hauetarako diseinua egiteko lagungarri gerta dakiguken eredua dugu Bersatide izeneko erreminta telematikoa. Ordenagailuz lagundutako prozesuek printzipio hezitzaileak izan behar dituzte eta beraz, erreminta honek hausnarketa, bilaketa, diseinua eta baliabide eta garapenen inplementazioan oinarritutako pausuak proposatzen dizkigu.
Bukatzeko, ezin ebaluazioa aipatu gabe utzi. Errekurtso berriek kontuan izan beharreko beste ikuspegi batetik  ematen dizkiguten datuak, gelako errealitatea aztertzeko erabili behar ditugu. Beraz, ebaluazio mixtoa gomendatzen da, baliabide ezberdinen bidez datu kualitatibo eta kuantitatiboak kontuan hartzen dituena.